Maria Concepción Astola, Gerediaga Elkarteko lehenengo presidentea hil da
2024/09/19
Durango Merinaldeko Adizkideen Gerediaga Elkartea izenarekin, 1965eko ekainarean 7an Bizkaian erregistratu zen elkartea eta presidente karguan Maria Concepción Astola durangarra jartzea erabaki zuten. Urtebetean izan zan elkarteko buru, 1965-1966 aldian. Astola auzitegi etxeko azken teniente korrejidorea izan zen bere aitita.
Hasierako urtean, lan asko zegoen egiteko, bazkideak egitetik hasita. Denbora gutxian, 1000tik gora ere lortu zituzten. Merinaldeak zituen herri eta urietako ordezkaritzak ere sortu zituzten. Lehenengo urtean, entzute handiko ekimenak nabarmendu ziren: arte modernoari buruzko erakusketa edota Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.
Gerediaga Elkartearen 50. Urteurreneko ospakizunetan izan zen Concepción azkenengoz elkarteko kideokin. Bere ahizpa Txarinesekin batera, Astola auzitegi-etxe aurrean egin zen “Topa Gerediaga” ekitaldian parte hartu zuen.