Martxan da 59. Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea


2024/09/02


Durangoko Azokaren aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da, eta bertan erakusmahaia ipintzeko izen-ematea martxan da. Interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile zein autoekoizleek Durangoko Azokaren webguneko "Erakusketaria" atalean egin beharko dute eskaria. Irailaren 30era arteko epea egongo da inskripziorako.

“Durangaldeko argitalpenak” erakusmahaian doako partehartzea

Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean, Durangaldeko sortzaileei ikusgarritasuna emateko, urteetan indarrean daukaguna ekimena honakoa.

Stand komun honetan, ondoren adierazten diren eskakizunen bat betetzen dituzten eta helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean duten sortzaileek, enpresek (argitaletxeek, disko etxeek, ekoizpen enpresek, banatzaileek), elkarteek edo erakunde ofizialen edo beste erakunde batzuen argitalpen zerbitzuek hartu ahal izango dute parte:

  • Aurkeztutako produktuak Durangaldeko gaiei buruzkoak izatea, hizkuntza edozein dela.
  • Euskarazko sorkuntza lanak edo elebidunak (hizkuntzetako bat euskara izanda)

Erakusmahaia Gerediaga Elkarteko langileek kudeatuko dute eta salmentarako produktuak esandako leku eta epean aurkeztu beharko dira. Saldutakoen dirua osorik bueltatuko zaio partaideari.

Baldintzak bete ezkero, doakoa da partehartzea eta saltzen denaren %100 sortzailearentzat da.

Gainontzeko edozein partaidek bezala, baina, partehartze eskaria online egin behar da Durangoko Azokako webgunean erregistratuta