Memoria historikoa Durangaldean lantzen duten taldeak batuko dira mahainguruan


2017/04/04


Durango 1937-2017 – Bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira antolatu ziren ekitaldietan azkena ostegun honetan, apirilaren 6an, egingo da. Gerediaga Elkartearen ekimenez, Durangaldean memoria historikoa landu duten eta lantzen dabiltzan taldeak elkartuko dira “Iragana gaurkotzen Durangaldean” izenburua duen berrikaldian.


Guztira sei talde izango dira: Gerediaga Elkartea bera, Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkartea, Otxandioko Andikona Kultur Elkartea, Durango 1936 Kultur Elkartea, Zaldibarko Castet eta Elorrion lanean hasi berri den taldea. Aranzadi zientzia elkarteko kideak ere gonbidatu ditugu mahainguruan parte hartzera. Talde bakoitzak orain arte egindakoa, bere helburuak, izan duten ibilbidea, eskuartean dituzte proiektuak eta aurrera begirako asmoak azalduko ditu. Amaieran, guztien arteko eztabaidari tartea egingo zaio.

Hitzordua: Apirilak 6, osteguna, Durangoko Arte et Historia Museoan, 18:30ean