Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurreneko ospakizunekin bat egingo dugu


2024/01/26


Nestor Basterretxea artista bermeotarraren jaiotzaren mendeurrena  maiatzaren 6an beteko da.  Euskal Herriko 20 erakunde baino gehiago batu gara artistaren lana ezagutzera emateko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak koordinatuta.  Gerediaga Elkartetik, Durangoko Arte eta Historia Museoarekin elkarlanean, Basterretxeak diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile modura egindako lanak erakutsiko ditugu abenduan, Durangoko Azokaren egitaraua aberastuz.  Erakusketarekin batera, asmoa, aipatutako arloetan Basterretxearen ekarpena zein izan dan ulertzeko eta ezagutzera emateko hitzaldi, mahainguru edota tailerrak antolatzea ere bada.

Gasteizko Artium museoan, urte osoan zehar Basterretxearen lana ezagutzera emateko batu garen eragileek prestatutako egitaraua aurkeztu da. INFORMAZIO GEHIAGO