Opor osterako hitzorduak
2017/07/26
Udako oporraldiaren ostean eta ikasturteari hasiera emateko hiru hitzordu nagusi prestatu ditugu: Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa, Duragaldeko Ezpatadantzarien Eguna eta Ondarearen Europako Jardunaldiak.
Irailak 16 - 51. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa
Azken urteetan bezala, Axpen Euskal Herriko artzain-txakur onenak lehiatuko dira herrialdeetako txapelketen ostean. Txapelketa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Herrialdez herrialde honek dira txapelketen datak:
- Uztailak 23 – Iparraldea - Baigorrin, 16:30ean
- Abuztuak 15 – Araba - Araian, 18:00etan
- Abuztuak 27- Nafarroa - Uharte Arakil, 17:00etan.
- Irailak 2 – Bizkaia - Mungia, 17:30ean (ATZERATU egin da. Irailaren 9an egingo da)
- Irailak 3 – Gipuzkoa - Legazpi, 18:00etan
Irailak 24 - Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna
Mende erdi beteko duen hitzorduak, duela 50 urte egin zen leku eta egun berean izango du ospakizun nagusia: Iurretako San Migel plazan, irailaren 24an. Eskualdeko ezpatadantzarien jai nagusia izango da.
Irailaren 30ean hasita, Ondarearen Europako Jardunaldiak Durangaldean
Urriko asteburuetan, eskualdeko herrietan bertako paisaia ezagutzera emateko ekintza-bisitak izango dira. Atxondo, Berriz, Izurtza, Garai, Mañaria, Iurreta, Zaldibar, Otxandio eta Elorriok parte hartzen dute elkartetik koordinatzen dugun eskaintza-egitarauan.