Transmisioan, ikerketan eta oroimenean oinarritutako egitaraua prestatu du Gerediagak
2025/03/12

Gaur aurkeztu dugu Durangoko udaletxean, Martxoaren 31ko bonbardaketak gogoratzeko antolatutako egitaraua. Durangoko Udalak koordinatuta, elkarte askoren ekarpenekin egindako programa da. Gerediaga Elkarteak, aurten ere, transmisioan, ikerketan eta oroimenean oinarritutako ekintzak prestatu ditu.
Transmisioari dagokionez, bisita gidatuak egingo dira. Martxoaren 25etik 28ra, Durangoko bost ikastetxetako 331 ikaslek parte hartuko dute. Martxoaren 29an, bestalde, publiko orokorrari zuzendutako bisitak egingo dira. Goizez, 10:30ean, euskaraz, eta arratsaldez, 16:30ean, gazteleraz. Doako bisitak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikoan edo 946818066 telefono zenbakira deituta.
Ikerketaren alorrean, azken urtean Saibi mendian egitan dabiltzan lanak ezagutzera emateko hiru ekintza izango dira:
- Erakusketa martxoaren 25etik 30era Kurutzesantu museoan. Saibi mendiko prospekzio lanetan aurkitutako materiala erakutsiko da.
- Hitzaldia: martxoaren 29an, 12:00etan. Kepa Ganuza Zarraga Euskal Prospekzio taldeko kidea eta Lourdes Herrasti Erlogorri Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoa izango dira hizlariak.
- Mendi irteera: martxoaren 30ean Saibira. Topalekua: Urkiola gaineko Bizkarra jatetxeko aparkalekua.
Eta amaitzeko, martxoaren 31n, 19:30ean, Andra Mari elizpean, bonbardaketetan hildakoei omenaldia egingo zaie. Kriskitin dantza taldearekin batera antolatzen dugun ekitaldi honen 25. urteurrena izango da. Ekitaldia, modu berezian, Jon Irazabal gogoratuko dugu.