Ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lana sarituko du VI. Sormen Beka DA! deialdiak


2023/05/04


Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak seigarrez urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.


Sortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan
2023an, ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko uztarketatik landutako SORKUNTZA LANA sarituko da. Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa bat ere.
Sarituko den proposamena, 2024an, Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea ere bada helburua.

 

Informazio zehatza eta beka deialdiaren oinarriak: www.durangokoazoka.eus