Urriaren 4tik 27ra, zazpi proposamen Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldietarako


2019/09/16


Durangaldeko ondarea ikertu, zaindu eta zabaldu Gerediaga Elkartearen hiru zutabeak dira. Zabalkundearen haritik, urtero, Bizkaian antolatzen diren Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dugu. Durangaldeko udalen laguntzarekin, hainbat herrietako ekintzak diseinatu eta koordinatzen ditugu. 2019ko egitarauan zazpi proposamen prestatu ditugu. 


Guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, ekintza batzuetan leku mugatua izaten delako. ejardunaldiak@gmail.com / 673005981.
Bulego ordutegia 9:00-13:00 / 15:00-18:00 (astelehenetik ostegunera) eta 8:00-15:00 (ostiraletan)

Labur-labur doaz azalduta hurrengo ekitaldi guztiak.

 

URRIAK 4, OSTIRALA

Sutondotik Gerediagako Plazara!
Ipuin irakurketa + kontzertua
Herrietako kondairak eta ipuinak ahoz-aho kontatu izan dira literaturara eraman aurretik. Bien arteko uztarketa bat eginda, Durangaldeko ipuin eta idazleen irakurketa egingo dute Atxonoko Jesus eta Tere Eguskiza neba-arrebek.
Ostean, Mikel Urdangarinen kontzertua izango da, “Margolaria” diskoko doinuak banda osoaren musikalitatearekin hornituta.
Urriak 4, ostirala, 19:00. (Abadiñoko Gerediagako foru-zelaia)
Babesleak: Bizkaiko Batzar Nagusiak + Abadiñoko Udala
Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 5, LARUNBATA

Heriotzaren gaineko kultura
Bisita gidatua + kontzertua
70eko hamarkadara arteheriotzaren gainean egon diran sinesmen eta errituak ezagutzeko bisitaldia. Momoitioko San Juan baselizan hasi eta Elizabarrira arte. 4kote ahots zurien kontzertu laburra eta hileta-kultuan erabiltzen ziren objetuen erakusketa txikia.
Urriak 5, larunbata, 19:00 (GARAI)
Babeslea: Garaiko Udala
Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 12, LARUNBATA

Kantuz biziz
Hitzaldia + kantu kalejira
Otxandiok tradizio musikal handia duen herria da. Jose Mari Beltran musikologoak musikak gure ohituretan nola sustraituta dagoen azalduko du. Gero, Otxandioko Soinubil taldearen eskutik herriko kantuen kalejira egingo da.
Urriak 12, larunbata, 18:00 (Otxandioko plaza)
Babeslea: Otxandioko Udala
Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 19, LARUNBATA

Sendabelarren errituak eta sekretuak
Ibilbide tailerra
Mentxu Amunategik urteko egun jakin batzuetan sendabelarrak biltzeko tradizioaz berba egingo du. Tailer didaktiko eta praktikoan belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohitura erakutsiko du
Urriak 19, larunbata, 10:30 (gazteleniaz) / 12:30 (Euskaraz)
Izurtzako plaza
Babeslera: Izurtzako Udala

---

Durangaldeko kontuak
Ipuin-kontaketa eta haur-jokoak
Errose Bustinza eta Kirikiño, Mañariko bi idazle entzutetsure ipuinetatik abiatutako Peru Madalenak 6-8 urtetik gorako gaztetxoei eskainitako ipuin kontaketa egingo du. Ostean, zurezko jolasekin haur parkea izango da.
Urriak 19, larunbata, 16:30 (Mañariako Kultur Etxea)
Babeslea: Mañariko Udala
Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 26, LARUNBATA
Pilota jokoa: Zelaietatik Pilotalekura
Erakusketa, erakustaldia eta pilota partidua
Pilota-joko tradizionalera gerturatzeko antolatu dugun jarduera da. Pilota mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango da eta bote luzeko partidu bat barrutik ezagutzeko aukera izango da.
Urriak 16, larunbata, 17:00 (Berrizburu frontoia)
Babeslea: Berrizko Udala
Hizkuntza: Euskara

 

URRIAK 27, IGANDEA
Gorulariak, lihoaren dantza
Hitzaldia + dantza erakustaldia
Hitzaldi batek eta dantza emanaldi batek azalduko dute Aro Modernoan Euskal Herrian lihoaren gaineko lanak izan zuen garrantzia. Hitzaldia Jose Antonio Azpiazuk eskainiko du eta dantza erakustaldia Iurretako Mikel Deuna dantza taldeak egingo du.
Urriak 27, igandea, 12:00 (Ibarretxe Kultur Etxea )
Babeslea: Iurretako Udala
Hizkuntza: Euskara