Zazpi ekintza diseinatu ditugu Durangaldeko ondarea ezagutzera emateko


2022/09/19


Ondarearen Europako Jardunaldiak

  • Mañaria, Iurreta, Otxandio, Garai, Berriz, Abadiño eta Izurtzan izango dira bisitak eta emanaldiak
  • Urriaren 8tik 30era, asteburuetan, doakoak izango dira ekintzak
  • Izena aldez aurretik eman behar da www.ondareabizkaia.eus webgunean

Gerediaga Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta antolatzen diren Ondarearen Europako Jardunaldietarako, Durangaldeko zazpi herritako eskaintza diseinatu du. Mañaria, Iurrreta, Otxandio, Garai, Berriz eta Izurtzako udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak izan dira egitaraua prestatzeko laguntzaileak.

Mañaria. Urriak 8, larunbata, 11:00 - Askondoko zaldi gorriak
Angurreta espazioan gizakiaren lehen ondarearen aurkikuntzari buruzko hitzaldia izango da. Mañariko Angurreta harrobian natur gela bat sortu dute, arte eta kultura jarduerak sustatzeko, eta Victor Arrizabalaga eskultoreak bisita gidatua egingo du hasteko. Gero, Mañariko Askondo kobazuloan aurkitutako margoen irudiak azalduko dituzte Diego Garate Maidaganek eta Joseba Rios Garaizarrek.

Iurreta. Urriak 9, igandea, 11:00 - Patxikobaso baserrira bisita
Produktu ekologikoak ekoizten dituen baserria da, eta orain ortu komunitario bat sortzeko pausuak ematen ari dira. Ortua bisitatu eta baserrian egiten duten ogiaren ekoizpena ere gertutik ezagutzeko aukera egongo da bisitan, dastaketa eta guzti.

Otxandio. Urriak 15, larunbata, 11:30 – Euskal Herrikoko sendabelarrak
Mentxu Amunategiren eskutik gertu, gure inguruan, oharkabean pasatzen zaizkigun belarrak ezagutu eta sendabelar moduan nola erabili ditzakegun ikasteko aukera izango da.

Garai. Urriak 16, igandea, 11:30 - Gaurko artzaintzaren eta artzain txakurraren lana
Hitzaldia eta erakustaldia izango da. Aitor Urien, Angel Azkorbebeitia eta Jose Ramon Garciak artzainen gaur egungo lana zein den azalduko dute, eta artzain txakurrak euren lanerako eta txapelketarako zelan trebatzen dituzten erakustaldia egingo dute.

Berriz. Urriak 22, larunbata, 12:00 - Zuhaitzen doinutan
Berrizko udaletxe aurreko lorategian zehar egingo da bisita gidatu berezia, musikaz eta bertsoz jantzita eta lorategiko arbola, landare eta loreak ezagutzeko. Berrizko udalak lorategia balioan jartzeko dituen asmoen berri ere ezagutzeko aukera egongo da. Umerri eskola aktiboaren eskutik egingo da ekimena.

Abadiño. Urriak23, igandea, 11:00 eta 12:15 - Gerediagako batzar lekua
Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermita 2003. urtean, ugazabek, Gerediaga elkarteak bultzatuta, Bizkaiko Batzar Nagusien aldeko dohaintza egin zuten. Toki horretan Durangoko Merindadeko batzar nagusiak egiten ziren. Leku esanguratsua izan da eskualdearen historian.

Izurtza. Urriak 30, igandea 11:30 - Etxeburu dorretxea
Juan Manuel Cembellin historialariak gidatuta eraikin honek mendeetan izan duen garrantzia ezagutzeko modua izango da: daukan kokapen berezia, irudi ikusgarria eta dorretxeko jabe izandakoen istorioak.