Zuzendaritza Batzorde berria aukeratuta


2021/05/26


Maiatzaren 3tik 15era online, eta maiatzaren 19an, aurrez aurreko bozketak egin ostean, Gerediaga Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria eratuta geratu da.

Guztira, 93 bazkidek eman zuten botoa: 63 online, 4 delegatu eta 20 aurrez aurre.

Bederatzi hautagaien artean, horrela banatu ziren botoak:

Nerea Mujika (75), Belen Bengoetxea (60), Gotzon Gomez (57), Mikel Agirregabiria (54), Aingeru Mimentza (52), Gemma Telletxe (50), Alberto Sardon (46), Jon Irazabal (44) eta Eguzkiñe Uriondo (41)

Lehenengo bostak lau urterako aukeratu dira, azken biak bi urte barru egingo diren hauteskundeetan berriro aurkezteko aukera izango dute halan nahi izan ezkero.
Botu gutxien jaso duten bi hautagaiak, Jon Irazabal eta Eguzkiñe Uriondo, errerserbako kideak izango dira, datozen bi urteetan zuzendaritza batzordean bajarik egon ezkero.

Hauteskundeetan aukeratutakoez gain, Zuzendaritza Batzordea beste hiru kidek osotzen dute: Asun Elorriaga, Aritz Ercilurruti eta Karmele Etxenagusia. Euren kargua berriztea bi urte barru tokatzen zaie.