Nor gara


Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da.

1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.

Gaur egun Durangaldeko ondareari dagokionez, zaindu, ikertu eta zabaldu dira elkartearen hiru zutabe nagusiak. 400 bazkidez osotutako elkartea da eta zeregin horretan 10 lagunez osotutako zuzendaritza batzordeak dihardu.

Historia

Durango Merinalde zaharrak historian izan duen garrantzia aintzat hartuta, eskualdearen historia, kultura eta ondarea zaintzea eta erakustea izan da Gerediaga Elkartearen helburua sortu zen unetik. 1965eko ekainaren 7an sinatu zituzten elkarteko estatutuak eta Bizkaian erregistratu zen lehenengo kultur elkartea izan zen.

Diktadurapeko garaian, kultur elkarte eta herri mugimendu askoren aterpe izan zen. Gerediaga Elkartea eskualdearen historiaren motore izan da.

Elkartearen lanaren barruan kultura, hirigintza, ingurumena, hezkuntza, ekonomia… sartzen ziren. Sarritan ez da erraza bereiztea zeintzuk diren Gerediaga elkarteak berak bultzatutako ekimenak eta elkarteak beharrezkoa zen lege estaldura emanez egindako ekimenak.

Durangoko Azoka (lehen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka), Ezpatandari Eguna, Geroa antzerki taldea, ikastolen mugimendua, herri eta auzoetako jai batzordeak, alfabetatzeko gau eskolak… zerrenda luzea da.

80ko hamarkadatik aurrera, herrigintzan ziharduten hainbat talde eta mugimendu legeztatzeko bidea zabaldu zen. Gerediaga Elkartearen “aterperik” behar ez izatera, mota ezberdinetako elkarteak sortu ziren eta Gerediagak bere lana ondareren eta historiaren arloan kokatu zuen.

Hamabi harrien ahotsa (2015) liburuan Jon Irazabalek eta Raquel Calvok elkartearen 50 urteko historia eta istorioak jaso zituzten.

Gaur egun Gerediaga Elkartea lankidetzan aritzen da askotariko erakunde eta eragileekin. Durangaldeko ondare material eta inmateriala, historia eta memoria ikertu, zaindu eta zabaltzearekin batera, Durangaldearen orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiteaz arduratzen da.

Izan zaitez bazkide


Durangaldeko iraganaz, orainaz eta etorkizunaz ardura badaukazu, Gerediaga elkarteko bazkide izateak askotariko arloak ezagutu eta lantzeko aukera eskaintzen dizu.

Bazkide izateagatik hainbat abaintaila dituzu:

  • EGUTEGIA eta ASTOLA ALDIZKARIA doan
  • Gerediaga Elkartearen argitalpenetan % 20ko deskontua
  • Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietako jakinarazpenak jaso eta lekua gordetzeko aukera.
  • Durangoko Azokan % 10eko beherapena

Bazkide kuota ordainduta babesa emango diozu Elkartearen jardunari. Baina parte-hartze aktiboagoa bilatzen baduzu, egitasmo ezberdinetan laguntzeko aukera izango duzu.

Kuota, urtean 30 euro da.


Zuzendaritza Batzordea


Gerediaga elkarteko Zuzendaritza Batzordea bazkideek hautatzen dute.

Bi urterik behin, gehienez 10 laguneko zuzendaritza taldearen erdia berritzeko prozesua egiten da, gero Batzar Nagusian zuzendaritza berriak proposatutako kargu banaketa onartzeko.

Gaur egun, honako hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:

Presidentea: Nerea Mujika Ulazia

Idazkaria: Asun Elorriaga Albizu

Diruzaina: Belen Bengoetxea Rementeria

Bokalak: Aingeru Mimentza Sanchez, Miren Karmele Etxenagusia Atutxa, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta, Olatz Plazaola Sopelana, Gotzon Gomez Barrenetxea, Mikel Agirregabiria Basaguren eta Inma Telletxe Kortabarria

alt

Lan taldea


alt

Beñat Gaztelurrutia Munitxa

Koordinazioa

alt

Xixili Bengoetxea Llona

Dokumentategia

alt

Izaskun Ellakuriaga Bustinza

Komunikazioa eta produkzioa

alt

Goiatz Pelaez Herrero

Bisita gidatuak eta produkzioa

alt

Txelu Angotia Gutierrez

Argazkilaria eta Astola aldizkaria

alt

Patri Laiseka Garcia

Argazki artxiboa

alt

Imanol Tabera Gonzalez

Ikerlaria: historia eta ondarea

alt

Markel Onandia Txabarri

Ikerlaria: memoria

alt

Jon Irazabal Agirre

Historialaria