Durangaldeko balkoia

GARAI


Ezaugarriak


Garai Durangaldeko balkoi naturala da. Bi begiratoki ederrek ematen diote balkoi izaera: Momoitio baseliza ondoko landak eta udaletxe alboko zabalguneak. Bietatik, Anboto mendilerro zabala ikusi daiteke, barreneko haran zabalarekin batera.

Garai historia eta artez beteriko herri txikia da. IX. mendean, dagoeneko bazen auzo edo herrixka bat Momoition, 80ko hamarkadan bertan egin ziren indusketek erakutsi zuten hori.

Herri txikia da, baina baserri etxe eleganteak mantentzen dira oraindik. Margolan askoren kokaleku ere izan da, eta ezagunenak Zubiaurretarrenak. Bertan dago euren jaiotetxea.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Momoitioko San Juango nekropolia
  • San Migel eliza
  • Udaletxea
  • Garatikua jauregia
  • Zubiaurretarren etxea 

Irteera puntua:

Irteera puntua: Momoitioko San Juan baseliza

Iraupena:

Iraupena: 90 minutu

Zailtasun maila:

Zailtasun maila: Ertaina*

Taldea:

Taldea: Gehienez 25 pertsona

Hizkuntza:

Hizkuntza: Euskara, gaztelera

Prezioa:

Prezioa: 185 € (BEZ barne)

Pharra:

Oharra: Errepide bazterretik egingo da ibilbidearen zati bat. Hasiera eta amaiera puntua ezberdinak dira.

Oharra


Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066