Jauregien erreinua
ELORRIO
Ezaugarriak
Elorrioko kaleetan ibilbidea egitea proposatzen dizugu, alde batera eta bestera begiratu eta herrian dauden 20 jauregiren edertasunak harrapatuko zaitu. Eraikinen handitasuna eta fatxadan erakusten dituzten armarriak ez dira oharkabean geratzen.
Gernikako plazan ere merezi du arreta jartzea. Elorriarrak batzeko plaza nagusia izatetik aparte, udaletxea eta Sortzez Garbiaren basilika parez pare daude bertan. Errebonbilloaren eskultura ere zelatari aparta da plazan.
Herriko eraikinetan oraindik ere gerra zibileko aztarnak gordetzen dira. Casajara moduko jauregiak fronte hurbileko mehatxutik babesteko gordeleku izan ziren
Bisitan nabarmentzekoak:
- Arespakotxaga-Mendibil jauregia
- Kanpokaleko atea
- Sortzez Garbiaren basilika
- Balentin Berriotxoaren aldare-monumentua
- Errebonbiloa
- Casajara edo Zearsolo jauregia
Irteera puntua: Arespakotxaga-Mendibil jauregiko plazatxoa
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066