Abestiak, koplak eta errezitatuak


Herri kantaria izan da gurea. Kantatu dira edonondik heldutako abestiak, eta bertako batzuk ere zabalduko ziren edonora. Ehundaka kanta ditu gure herriak akorduan, zorionez, eta abestuko dira aitzakia batekin edo bestearekin han edo hemen. Gehienetan ez dakigu nork egin duen kanta, letra igual ez dugu zehazki gogoratzen eta, letra ezpainetara etorrita ere, agian ez dakigu oso argi zer ari garen esaten. Baina, lagunartean abesten dugunez gero, besteek beteko dituzte bakoitzaren hutsuneak, eta azkenean, herri-kanten zentzua herritasunean dago: herritarrek elkarrekin abesteak du zentzua. 

Mundu pasatuaren hondakin ederrak. Herri-kantak, edozein herriren gogoaren ispilu paregabeak dira. Hemen, Iurreta aldean Resurrección María Azkuek edo beste batzuek bildutako kanta batzuk jaso ditugu

Egun on daukazula

Peru gurea Londresen

Behin hamarretan

Matxintxo gurea

Berrizko itsua

Aita San Migel

Abendu koplak

Santa Ageda koplak

Eguen Zuri koplak

Goiuriko ama

Ferreriatarrak

Danok bizi bi'ogu

Ardaotxo baltza

Esak hamahiru

Mutilzaharraren sermoia