Durangaldeko ikerlari gazteak (3.edizioa)
2024
Hirugarren edizioan kategoria nagusirako (19-35 urte) lanak bakarrik aurkeztu ziren eta guztira 5 lan jaso ziren, lau idaztzizkoak eta bakarra ikus-entzunezkoa.
Epaimahaia hiru lagunek osatu zuten: Iruri Altzerreka Martinez zuzenbide ikaslea, Helene Sanchez Zelaia bioteknologian graduatua eta Ainhoa Zabarte Narbaiza kazetaritzan lizentziaduna.
Marta Calvo Larralderi eman zaio saria. "Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan" izan da aurkeztutako lanaren izenburua
Epaimahaiak “Gaiaren originaltasuna, egindako ikerketa lana eta iturri anitzen erabilera” azpimarratu ditu: “Lan osoa da eta ondo egituratua dago. Marko teorikoaren lurreratze egokia egiten du, testuinguru zabal batetik hasita Abadiñoko errealitatera ekarrita. Horrez gain, frankismoaren beste aurpegi bat erakusten du, orain arte, horren ezaguna izan ez dena.”
Lan irabazlea
Marta Calvo Larralde – "Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan"