Durangaldeko ikerlari gazteak (1.edizioa)
2022
Lehen edizioan, guztira 36 lan aurkeztu ziren.
Adin-tarteen arabera, 3 kategoriatan banatu zen sariketa (2004 eta 2006 urteen artean jaiotakoak, 2003 eta 1998 urteen artean jaiotakoak eta 1997 eta 1992 urteen artean jaiotakoak, biak barne)
Lehenengo kategorian bi sari banatu ziren eta hirugarren kategorian bat. Erdiko kategorian lan bakarra aurkeztu zen, baina epaimahaiak ebatzi zuen saririk ez ematea.
Epaimahaia hiru lagunek osatu zuten: Iruri Altzerreka Martinez zuzenbide ikaslea, Helene Sanchez Zelaia bioteknologian graduatua eta Liher Larrañaga Gabiria ikus-entzunezko komunikazioa ikasitakoa.
Irabazleak
Peio Martin Estevez – “Elkarrizketa amamarekin”
Ibone Gomez Tamayo – “Euskal bidaiariak”
Adrian Burgada Ereño – “Ibaizabal ibaiaren goi-arroa, landa paisai baten eboluizioa (1990-2020)”