Durangoko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa


2021/10/20


1937ko Martxoaren 31ko bonbardaketan Durangon hildako asko hilobi komunetan lurperatu ziren. 2001.urtean Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko historialariak 1937ko Martxoaren 31n izan zen bonbardaketari buruzko liburua idatzi zuen eta bertan hilobi komunetan ehortzitakoen zerrenda argitaratu zuen. Biktima horiei buruz, baina, ez dakigu gehiago ezer. 82 gizon-emakumeri buruzko erreferentzia bakarra izen-abizenak kasu batzuetan, edota txarrenean lurperatu zituzten garaiko plaken erreferentzia-zenbakia baino ez dira.

Orain, ehortzitakoak identifikatu eta gaur egungo familiarteko eta ondorengoak lokalizatzeko ikerketa lana hasi dugu Gerediaga Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak, Durangoko Udalaren babesarekin

Eta ehortzitakoak identifikatzen laguntzeko deialdia egin dugu. Beheko loturan zerrenda oso deskargatu dezakezu. Erreferentziaren bat izan dezaketenen artean konpartitu eta lagundu egiguzu ikerketan gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzita.

Zerrenda, webgune honetako Durangoko Bonbardaketa atalean aurkituko duzu

Bestela, hona hemen PDF formatuan deskargatzeko