Egia, justizia eta barkamenaren bila lehen pausua eman dugu kereila aurkeztuta


2017/07/18


Durango bonbardeatu zuten Aviazzione Legionariako 46 abiadoreen kontrako kereila kriminala aurkeztu du gaur Durangoko Udalak, "1937ko Martxoak 31" batzordeak aho batez onartuta. Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa historikoa oinarri dauka kereilak. Lehen pausua da "egia, justizia eta barkamenaren bila". Durangoko epaitegiak kereila onartu ezkero, Durangoko elkarteak herri-akusazio modura bat egingo dugulako kereilarekin.

Gizateriaren Kontrako Krimena izan zen 1937. urtean Durangon gertautakoa. 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 4ra izan ziren bonbardaketak Durangon eta ez zegoen gerra-fronterik. Helburu nagusia herritarren artean izua zabaltzea izan zen: 300dik gora hildako, ehundaka zauritu, hamaika etxe eta eraikin birrinduta etabar.

Kereila jarri ahal izateko funtsezkoa izan da Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa historikoa. Hiru ekarpen nagusi egin dizkio auzi-jartzeari:

  • Bonbardaketan parte hartu zuten pilotuen identifikazioa.
  • Bonbardaketa planifikatu zutenen identifikazioa.
  • Durangoko bonbardaketa helburu militarrekin ez zela egin frogatzen duen lekukotza.

 

Aviazzione Legionariako 46 piloturen kontrako kereila aurkeztu da gaur, uztailak 18. Lehen pausua baino ez da. Durangoko epaitegiak kereila onartu ezkero, hurrengo pausua elkarteok herri-akusazio modura kereilarekin bat egitea izango delako.