Andra Mari basilika

DURANGO


Ezaugarriak


Durangoko alde zaharraren atarian Durangoko Andra Mari eliza dago zaindari. Nahiz eta ia egunero igaro bere aterpe berezitik ez gara ohartzen eliza honek berarekin  gordeta dituen sekretuetaz. 

Bisita honen bitartez eliza kanpoan eta barruan ditugun bitxikeri eta istorioak ezagutuko dituzue, elizako ate guztiak zabalduz eta bere barnean murgilduz.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Andra Mariko portikoa
  • Sakristia
  • Eliza barruko museoa
  • Korua eta organoa
  • Elizako kaperak
  • Uribarriko Andra Mariaren ganbaratxoa

Irteera puntua:

Irteera puntua: Andra Mariko portikoa, ate aurrean

Iraupena:

Iraupena: 90 minutu.

Zailtasun maila:

Zailtasun maila: Erreza (koroa eta Andra Mariaren ganbara ez dira irisgarriak mugikortasun murriztua dutenentzat)

Taldea:

Taldea: Gehienez 15 pertsona

Hizkuntza:

Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa

Prezioa:

Prezioa: 185 € (BEZ barne)

Oharra


Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066