Atxondoko Axpe auzoan, Anboto mendiaren magalean, Euskal Herriko artzai txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:0etan hasita. 49. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da. Elizaburuko landetan ekainean hasita herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Axpera gerturatzen diren ikus-entzuleek gazta eta ardoa dastatzeko aukera ere izango dute amaieran.

Gehiago irakurri...