
Ikus-entzunezko lan bi eta idatzizko ikerketa lan bat nabarmendu dira Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sarian
36 lan aurkeztu dira lehenengo deialdian.
Durangoko, Zaldibarko eta Zornotzako 29,18 eta 17 urteko ikerlari gazteek 500 eurona eskuratu dituzte sari modura. Eskualdeko paisaiaren eraldaketa, 60-70 urteetako etorkinen bizipenak eta Durangaldeko leku esanguratsuetan zehar bidaia dira proposamen irabazleak.